EUSKERA
BERETERRETXEREN KANTHORIA
Hartzailea edozein pertsona da, berdin du zein den hartzailea, kasu honetan gu gara. Egile anonimoa du, kanala airea edo papera da eta kodea Euskara. Hau, balada epikoa da. Helburu komunikatiboa hartzaileari mezua iristea da.
- Hasiera: Bereterretxeren arazoa kontatzen da eta horregatik, Leringo kondea, Luis Beaumontekoa haserre dagoenez bera hiltzera agintzen du.
- Korapiloa: Bereterretxeren ama, mesedez eskatzen dio Leringo kondea bere semea ez hiltzeko eta amak garrasika eskatzen dio.
- Amaiera: Leringo kondeak, erantzun egiten dio Bereterretxeren amari bere semea hilda dagoelako.
17 ahapaldi dituen balada da, errima ABAA da gehienetan. Metaforak eta abar daude.
Baliabide literarioak: - Narratzailea: 1. pertsonan eta 3. pertsonan dago kontatuta. Narratzaile barnediegetiko eta kanpodiegetikoa da.
- Pertsonaiak: Protagonista Bereterretxe da, antagonista Leringo kondea eta laguntzaile bakarra Bereterretxeren ama da. Pertsonaiak ez dira deskribatzen, baizik eta egiten dituzten ekintzen bidez deskribatzen dira.
- Lekua: Objetiboa da, bizitza errealeko leku bat.
- Denbora: Kronologikoki ordenatuta dago, hasieratik bukaerara kontatzen da.
- Adiera-moldeak: Elkarrizketa nabarmentzen da, Leringo kondea Bereterretxen amarekin hitz egiten dutenean.